Euskaldendak, sortu zenetik beretik, euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-plataforma handienetako bat da, 4.000 bazkidetik gora ditu, eta lurralde guztietan du ezarpen efektiboa.
EUSKALDENDAK, enpresaburuen erakunde izaera duen enpresa-elkarte gisa, koordinaziorako, ordezkaritzarako, kudeaketarako eta sustapenerako organo gisa eratu da, baita toki-, lurralde-, autonomia-, estatu- eta nazioarteko administrazioen aurrean interes orokorrak eta elkartekideen interesak defendatzeko organo gisa ere.
Merkatariaren profesionalizazioa osatu nahi dugu, merkataritza-enpresa egiteko eta hori bezeroarengana orientatzeko modu berri batean sartuz. Bereziki lehen mailako jarduerak garatu eta hobetuko ditugu, eta lehen mailako horien artean bereziki bezeroaren lehentasunak landuko ditugu, funtsezkoa merkataritza-jardueran.
Helburu hori lortzeko, eta gogoetak egiteko epea bukatuta, merkataritzaren balio-katearen barruan landu beharreko hiru programa definitu dira:
- Kudeaketa eta bezeroak leial bihurtu. Sareak garatu eta prestakuntza.
- Merkataritzako kalitate-sistema eta kudeaketa hobetzeko sistema ezarri.
- Hornidura-sistema berriak bilatu, tokian-tokian eta nazioartean.
Orain arte landutako jarduerak ez dira nahikoak izan enpresa multinazionalek (guztiak azalera handiko saltokietan) darabiltzaten metodo aurreratuak kontuan hartuta.
Merkataria gaitasun instrumentalaz hornitzeko, eta herriko denda txikien eta merkataritza-banaketako enpresa handien artean dagoen GAP lehiakorra parekatuko duten sareak sortzeko unea da. Halaber, kudeaketa-eredu hobeak garatzea ahalbidetuko duten informazio-tresnak jarriz, merkataritza-enpresaburuaren ahalduntzea lortuko dugu, egun dagoen desoreka gainditze aldera.
Horrela, euskal merkataritzaren gaitasuna eta presentzia indartuko dugu, bai tokian-tokiko eremuan, bai kanpora begira, merkataritza-fluxuen mesedetan baterako garapen-ekintzak dinamizatuko dituen asoziazio-oinarri bat indartzea babestuz.
Jardun horrek merkatuaz egiten dugun analisia hobetzen lagunduko du, Enpresa Lehiakortasunaren eta Gizarte Berrikuntzaren Planak proposatutakoarekin bat eginda. Planak hauxe ezartzen du xede gisa: "Euskadiren merkataritza-jarduera sustatu eta indartu, eta enpresa-lehiakortasuna hobetzera daramaten neurriak, eta merkataritza-arloko lankidetza areagotu, eta horrela, zerbitzuen kalitateari eta profesionalizazioari eta merkataritza-egituraren jasangarritasunari lagundu."
"Euskaldendak" ekimenak bere proiektuen garapena bi maila dituen lankidetza-ereduan oinarritzen du. Lehena, konfederazioak osatzen duen sarearen beraren parte da, eta maila asoziatiboan dihardu. Bigarrena, berriz, lankidetza funtzionalean oinarritzen da, eta dendek informazio-fluxuak antzematen eta sustatzen duten parte-hartzearen beraren ondorioa da.